"Aisialdia" aipatzen denean, kirolari pentsatzen ohi da. Izan ere, Euskal Herriak aisialdietarako ingurumena naturalki eskaintzen du, kirol jarduera anitz egiteko egokia. Pilota eta errugbia bezalako ohiko kirolez gain, beste kirol batzuk ere egin daitezke, hala nola golfa, ibilaldiak bizikletaz, ur-kirolak, mendiko ibilaldiak, eta abar.
Euskal kostadea / Lapurdi
da golfa gehien praktikatzen den lurraldea. Bertan 8 ibilbide aurkitzen dira, bakoitzak bere abantailak baititu : ingurumen zoragarria Donibane Lohizunen eta Biarritzeko Itsasargian ; Pirinioen parean dagoen ibilbide maldatsua Arrangoitzen ; eta ozeano Atlantikoaren ertzean dagoen ibilbidea Ilbarritzen.
Biarritzek "Golf Pass" proposatzen dizue 5 ibilbidetan aritzeko
www.golfpassbiarritz.com
2007an, surfaren 70. urtemuga ospatu da euskal kostaldean. Surfa egitea bizimodu bat da itsasertzeko hondartzetan. Hala, surf-eskola anitz aurki daitezke Hendaiatik Angelura, Donibane Lohizune, Getaria eta Biarritz ahantzi gabe
http://www.pays-basque-tourisme.info

Ez da ahantzi behar Hendaiako herriak ur-kirol gune nagusi bat badaukala, urperkaritza talde batekin, itsas-kayaka egiteko aukera, eta abar.
http://tourisme.hendaye.com
Nafarroa Behere
Herrialde honek eskainitako berezitasunak ibilaldia eta ur-bizietako kirolak dira (ur-amilen jaitsiera, kanoa, kayaka, arroilen jaitsiera, eta abar.). Bidarraiko herriak (Baionatik 40 kilometrotara) 15 urteko esperientzia duen ur-bizietako kirol-base bat dauka .
http://www.pays-basque-tourisme.info
Zuberoa
Zuberoako haranak ezin hobeak dira ibilaldiak egin eta arrantzaz gozatzeko. Ibilaldiak egiteko egokiak diren hiru guneak Oltzarte, Kakueta eta Irati dira. Bestalde, herrialde honek egonaldi bereziak eskaintzen dizkie arrantzazaleei, bereziki Auñamendi eta Orhi-ko tontorren artean : arrantza-landetxeak eta arrantza-gidak ez dira eskas !
www.valleedesoule.com
Itzuliño bat egin dezakezue Maule eta Atharratzetik, egonaldia ongi prestatu edo pausaldi bat egiteko : Zuberoako bi gune komertzial horietan gelditzea derrigorrezkoa da bertako berezitasun gastronomikoak dastatu ahal izateko !