Natura Euskal Herriaren bihotzean izanik, hazitegiak eta baratze-guneak orotan garatzea ezin naturalagoa da !






Euskal kostaldea / Lapurdi

RN 10 Errepide Nazionalean, Bidarteko "Jardiland" geldialdi bat da landareak, loreak eta natura-guneak preziatzen dituztenenentzat. Ipar Euskal Herriko lorezaintza-gune guziek bezala, loreak landatu, barazkiak erein eta lore-askak apailatzera gonbidatzen gaitu.

Laffitte mintegietako lorezaintza-gunea ezaguna da : autobidetik ateratzean Baionako irteeran, geldialdi loretsua da Maignon-eko biribilgunean. Landare, zuhaitz fruitudun eta apaingarrien gama osoa aurkezten du. Ipar Euskal Herrian ezagutua den etxe horren berezitasuna Gaiztanondoa da. Laffitte Mintegiek Euskal Herritik Europa osoa hornitzen dute. 

Arbonan, Manusset mintegiek 25 urteko esperientzia dute zuhaitz, lore eta landare-zaintzan.

Kanboko bidean, Basusarriko Golfeko Lorezaintza-Guneak 1000 m2-ko eremua proposatzen du, barneko eta kanpoko landareak ezagutu eta atseden hartzeko. Lorezaintza-guneak bisitariak gonbidatzen ditu  ibilaldi "berde" bat egitera!

Bestalde, euskal kostaldean barnealdean bezala, "Gamm Vert" dendak lorezaintzarako geldialdiak dira. Donibane Lohizunen, Kanbon, Hazparnen, Ezpeletan eta Donapaleun aurkituko dituzue.