Hamar sukaldari izardunetarik sei euskal kostaldean ari dira lanean : Michel CASSOU-DEBAT Biarritzeko "Sissinou" jatetxean ; Philippe eta Martin IBARBOURE Bidarteko "La Table des Frères Ibarboure" jatetxean ; Jean-Claude TELLECHEA Baionako "l'Auberge du Cheval Blanc" jatetxean ; Jean-Marie GAUTHIER Biarritzeko "Hôtel du Palais - Palazioko Hotel" - eko jatetxean ; Bruno LOCATELLI, Biarritzeko "Les Platanes" jatetxean eta Nicolas MASSE, Donibane Lohizuneko "Grand Hôtel" - eko jatetxean. Helbide horiez gain, gure eskualdea bisitatzen dutenek Donibane Lohizuneko ADAM Etxeak egindako Makaroiak eta Paries-en Muxuak (Baionan ere aurki daitezkeenak) preziatzen ahalko dituzte
Hala nola Xavier ISABAL, Ainhoako Ithurria hoteleko sukaldari nagusia ; Benoît SARTHOU, Arrangoitzeko "Le Moulin d'Alotz Alotzeko Errota" jatetxeko sukaldaria ; Arnaud DAGUIN, Hazparneko Hegia Baserriko sukaldari nagusia. Lapurdiko herri batzuek berezitasun gastronomikoak badauzkate : Kanboko Euskal Bixkotxa (Euskal Bixkotxaren Besta irailean iragaten da… kari horretara, dastaketa nahi adina egin daiteke !)… Ezpeletako Biperra (Biperraren Besta urriko azken asteburuan antolatua da) - Itsasuko gerezia (gerezi mota anitz dasta daitezke !).
200 kilometro Euskal Herrian gaindi, 25 tokiko ekoizle.
Zuberoa Garaian zein Beherean, eredu eta berezitasun gastronomiko anitz deskubrituko duzue. Adibidez, Barkoxeraino joaten bazarete, Pierre Chilo-ren jatetxea aurkituko duzue. Pierre Chilo famatua da bere sukaldaritzan erabiltzen duen irudimenagatik. Larraineko herritik iragaten bazarete, "Etxemaite" jatetxean gelditzea (ia) derrigorrezkoa da. Eta ez ahantz Akerbeltz garagardoa Zuberoako Ligin egiten dela. Bertan garagardotegia bisita dezakezue. * EL ABUSO DE ALCOHOL ES PELIGROSO PARA LA SALUD, CONSUMIR CON MODERACIÓN |