Talasoterapiak itsas-uraren bertuteak erabiltzen ditu.
Euskal kostaldean, itsasertzak eskainitako baldintza paregabeez baliatzen diren zentroak naturalki garatu dira.
Sei talasoterapia-zentro badaude gaur egun Hendaiatik Angelura.
Hendaian
Gipuzkoako atarian, Serge Blanco zentroa, ospe handiko errugbilariak sorturik
www.thalassoblanco.com

Donibane Lohizunen
bi zentrok proposatzen dute beren trebetasuna. Biak hiribarnean kokaturik daude, Santa Barbaratik Zokoara hedatzen diren Badiako paisaia zoragarrien alderako ikuspegia eskainiz.
Hélianthal, zentroa hiribarnean dago eta, aldi berean, harearen gainean kokatua , hondartzarako sarbide zuzena eskainiz.
www.helianthal.fr
"Le Grand Hôtel Hotel Nagusia" -k Talaso-Spa zentroa sortu berria du. Loreamar izeneko zentro horrek 1000 m2-ko atseden eta arta eremua eskaintzen du
www.luzgrandhotel.com
Biarritzen
bi zentrok aspalditik frogatu dute beren trebetasuna.
Thermes Marins zentroak "Talaso & Kirola" sendabide berezi eta paregabea proposatzen du
www.biarritz-thalasso.com
Accor Thalassa zentroa, Frantzia mailako kate famatu horren zentro luxuzkoenetarik bat da
www.sofitel.com
Angelun
Atlanthal Talasoterapia zentroa hondartza ertzean kokatua da, ingurumen berde batean
www.atlanthal.com
Euskal kostaldeak SPA eskaintza osoa proposatzen du ere, ospe handiko "Hôtel du Palais - Palazioko Hotel" -ak sortu berria duena bezalakoa
www.hotel-du-palais.com
Serge Betsen errugbilariak ere zentro bat zabaldu du Biarritzen : Spa Kemana
www.kemana.fr
Bestalde, Baionatik 15 minutura, Kanbo bertako termalismoaren kalitateagatik famatua da. Ingurumen paregabe batean kokaturik, Kanboko ur-estazioak arnas eta giltzadura patologiak bereziki artatzen ditu. Horrez gain, bizkortzeko artak proposatuak dira. Zentro hori Eguzkiaren Kate Termaleko zentroetarik bat da.
www.chainethermale.fr