Euskal Herrian badago benetako eskulangintzako ohitura, altzarien fabrikazioari lotua bereziki.

Euskal kostaldean, RN 10 Errepide Nazionalaren bazterrean, altzari markarik nagusienak  aurkitzen dira, Bidarten nahiz Angeluko "Busquet" auzotegian. Bestalde, altzarigintzan adituak diren eskulangile asko lanean ari dira Euskal Herrian.





Lapurdi
Lapurdin aulkiaren eskulangintza nahiz industria aurkitzen dira. Hendaiako SOKOA enpresa Frantziako lehen bulego-aulkigiletzat onartua da, eta bere trebetasuna behin baino gehiagotan sariztatua izan da.
www.sokoa.com

AKAMARREko herria, Baionatik 35 minutura, aulkiaren hiriburutzat onartua da. Landen eta Euskal Herriaren arteko herri txiki horretan, zortzi aulkigilek ohitura iraunarazten dute kalitateko ekoizkinak eginez.
www.les-chaisiers-de-came.com

Donibane Garazirako bidean, Itsasun kokatutako ALKI enpresak altzari patinatuak egiten ditu, batzuetan zura, burdina eta harria uztartuz. ALKI-k aurkezten dituen altzari-bildumek Emea, Bali edota Biarritz dute izena.
www.alki-64.com


Nafarroa Beherea

Baigorriko bide-banaketan, GUREA-k bisitaldi bat merezi du. Kooperatiba horrek altzariak egiten ditu, ohikoak nahiz modernoagoak.

Ortzaizetik iraganen zarete, Eskulangileen herriaren aitzinetik : ORTZAIZE-k tokiko ekoizle eta eskulangileak biltzen ditu. Bertan, ahate-gibelak eta beste ekoizkinak, espartinak, burdin-lana, ebanista eta eskaileragilea aurkituko dituzue. 

Donapaleutik Maulerako bidean, PAGO 64 enpresak ere bisita bat merezi du. Gamarten, PAGO 64-ko 20 ebanistek altzari-bildumak etengabe sortzen dituzte (armairuak, mahaiak, ganbarak, oheak, aulkiak, jangelak, baxera-armairuak…) kolore anitz eta akabera ezberdinak erabiliz.

www.meubles-pago64.com





Zuberoa
ESKÜ LAN-ek Zuberoako eskulangileak eta ebanistak biltzen ditu. Elkarte horrek eskuz egindako lana baloratzen du. Euskal altzaria sustatu nahian, bost ebanista zuberotarren altzariak saltzen ditu. Neurrira egindako altzariak, larakoen bidezko muntaketa, eskuz egindako eskultura %100 zur trinkozko altzarientzat… Zuberoak altzariarekin daukan ohitura eta zaletasuna argi erakusten du !
http://members.aol.com/phartha/